urbanBAT 2015 Alterotopiak

Besteekin eraikitako beste guneak

urbanBATen 2015eko edizioan Alterotopiak esploratzea dugu xede, egungo hirigintza-programa ezaugarritzen duten normalizazio eta homogeneizaziori aurre egiten dioten alternatibak eta zirrikituak.

 

Alterotopiak, beste batzuekin eraikitako guneak, aniztasunerako aterpe gisa osatzen diren ahalmen handiko tokiak. Hiriak oraindik erantzuten jakin izan ez duen edo erantzun ezin izan dien arazoak aztertu eta ulertzeko tokiak. Hein batean, hiri-inguruan oraindik “eskuragarria” dena gauzatzen duten tokiak, hiria sortzeko beste forma ireki, sentikor eta kolaboratibo batzuk sumatzeko aukera ematen duen behin-behineko eta dudazko egoera baten pean.

Programa

OSTE19
Azaroa 2015

16:30 h Bizkaia Aretoa

ALTEROTO… ZER?!

Tailerra

#Alterotopiak hitzari buruzko ontologia baten inguruko Gynkana kolektiboa.

Colaborabora

21:00 h Sarean, San Francisco
HIRUGARREN GUNEA

Topagunea

Aterpea erakusketara bisita gidatua Txema Agiriano komisarioarekin

OST20
Azaroa 2015

10:00 h Bizkaia Aretoa

ALTERNATIBAK

Hitzaldiak

  • Constantin Petcou, Doina Petrescu | atelier d’architecture autogérée
  • Iago Carro | Ergosfera
  • Ethel Baraona | dpr-barcelona

16:00 h Bizkaia Aretoa
MIKROPRAKTIKAK

Proposamenen tailerra

  • Elkarbizitza, dibertsitatean eta dinamika akastunak
  • Gizarte berrikuntzarako plazak
  • Emakumea eta espazio publikoa
  • Gentrifikazioa
  • Autokudeaketarako auzoguneak

21:00 h Sarean, San Francisco
HIRUGARREN GUNEA

Topagunea

La Tourette Fanzinaren Alterotopiak edizio bereziaren aurkezpena

LAR21
Azaroa 2015

11:00 h Irteera:  Particular del Norte Kalea

BESTE GUNE BATZUK

Beste bisita bat San Frantzizkora

11:00 Pedro Tejadaren pabiloia I Iñigo Varona

13:00 Zintzur bustitze kolektiboa_TXOTX I Okela

14:30 Refugio. Argazki erakusketa + Bazkaria Sarean-en

17:00 Mira mina Mira I Ane San Miguel

18:30 Experiencias de Arquitectura y Urbanismo participativo I LaCol Arquitectura

20:30 h Hika Ateneoa
MEM BAT extravaganza

Kontzertuak

AAA

Villapellejos

Feine Trinkers bei Pinkels Daheim