Beste Gune Batzuk:

Data: Azaroaren 21a, Larunbata

Ordua: 11:00-20:30

Lekua: San Frantzizko eta Bilbo Zaharra

Prezioa: 25€. Honako hauek biltzen ditu: eguneko jarduera guztiak bisitatzea eta haietarako sarbidea izatea, koktela Okelan eta bazkaria Sarean.

Jarduera honen Ondorioak

BESTE GUNE BATZUK

BISITA


.

Visita-web

Beste bisitaldi bat San Frantzisko auzoan

.

Gu bizi garen gunearen nolabaiteko erantzuna (erreala eta diskurtsiboa) diren guneetan barrena doan ibilbidea. Begi-bistakoa ez dena edo kontzienteki antzeman ezin daitekeena ulertzeko balio dezaketen guneak. Gune bakoitzean kultura-jarduera bat izango dugu gunea esperimentatzeko aukera izateko.

 

11:00 Pedro Tejadaren pabiloila

Particular del Norte kalea

.

Bisita gidatua Particular del Norte kalean. Trenbidearen garapenarekin lotutako trazadura komertzialaren iragana, oraina eta etorkizuna. Pedro Tejadaren pabiloiaren barrurainoko bidaia; bertan Iñigo Varona eskultoreak buztinezko piezetatik abiatzen den eraikuntza-ariketa proposatzen digu.

 

Gaur egun Iñigo Varonak eskulturaren eta lurraldearen, hiriaren, arkitekturaren eta paisaiaren arteko lotura ikertzen eta esperimentatzen dihardu. Gainera, gizarte-arloko partaidetza-jarduera artistikoak garatzen ditu.

http://inigovaronasanchez.com


 

13:00 Zintzur bustitze kolektiboa_TXOTX

Okela Sormen Lantegia. San Frantzizko kalea, 11.

.

Sagardo kupelaren bueltan, sorginen leizean, sagardoaren hotelean, koktela edota txotxa OKELAn.

 

Gentrifikazio prozesu batean murgiltzear dagoen auzo honetan, tradizioari lotutako objektu bat proposatzen digute beronen inguruan bildu, sortu, hitz egin eta edan dezagun. Koktela baino hurbilagoa den kupel honek, taldea osatzera behartzen du, ez baita era independentean edaten den edari ezta objektua. Topagune bat eskaintzen duen zurezko objektu honekin BESTEEKIN ERAIKITAKO BESTELAKO TOKI bat sortuko dugu. Edari mota edota edateko era (ez) hegemonikoen bideo proiekzio batez lagundurik Kupela bera kustomizatuko dugu TXOX bakoitzean.

 

OKELA, Bilboko San Frantzisko kalean kokatzen den eztabaida, ikerketa, experimentazio eta topaleku artistikorako espazioa da. Sormenerako lantegi bilakatu den antzinako harategi bat da OKELA, izenak ere ala adierazten duenez, bere aspaldiko nortasuna mantentzen duena. Hiru artistek kudeaturiko espazio hau arte garaikide lokalean oinarritzen da , artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio zen 2014ean, arte eragileen eta herritarren arteko elkarlankidetza eta harreman eremuak eskaintzen dituen topalekua da.

http://www.okela.org


 

14:30 Besteek eraikitako beste platerrak

Sarean Kultur Gunea. Mariaren Bihotza plaza

 

Bazkaria, aurtengo jaialdiaren leloari jarraituz Sarean Kultur guneko jatetxean egingo dugu. Zatoz zure platerrak zure erarara osotzera, egin modu ezberdin baten, edo hobe…egin besteekin.

.

Sarean Kultur Gunea bizilagunen topagune bat da eta mota guztietako adierazpen soziokulturalei irekita dago. Parte-hartzerako eta lankidetzarako gunea da, kultura eta belaunaldi anitzetatik abiatuz eta gizartea inplikatuz lan egiteko hain zuzen.

http://www.sarean.info


 

17:00 “Mira mina mira ¿Estás o no estás?”

Miribillako meategien galeriak. Marzana kaia

 

Espazioarekin, auzoarekin eta lur azpiko ibilbidearekin lotutako ahots-performancea. Iragankorra, galkorra eta bizia. Gertatu zenaren eta berriz gertatuko ez denaren oroitzapen iragankorra. Zaude edo ez zaude. Ez da berriz gertatuko.

 

Ane San Miguel aka. La Kieta diziplina anitzeko artista da eta bere jarduera une bakoitzaren energiaren distiran oinarritzen du.

https://about.me/anesanmiguel


 

18:30 Lacol Arquitectura kooperatibak argitaratutako “Experiencias de Participación en arquitectura y urbanismo” liburuaren aurkezpena.

Bilbiko Kultur Etxea. Urazurrutia, 7

.

Liburuan nazioarteko 16 proiektu jasotzen dira paperezko edizioan eta edizio digitalean berriz, 33 proiektu gehiago.

 

LaCol Bartzelonako Sants auzoan lan egiten dugun arkitekto gazteez osatutako kooperatiba bat da. Gizarte-eraldaketa eragiteko arkitekturatik abiatuta lan egiten dugu, arkitektura ingurune hurbilenean modu kritikoan esku hartzeko tresna gisa erabiliz. Gizartearekin paraleloan lanean, modu zuzen eta solidarioan jardunez eta lan horizontaleko sistematik abiatuz.

 

Gure ustez, hiria eraldatzeko hirian bizi den jendearen parte-hartze aktiboa eta ekintza proposatzailea behar dira. Hiria partekatzen dugun pertsona guztien bizi-kalitatearekin zerikusia duten interesen inguruan lan egiten dugu. Arkitektoaren ekarpena hiri-mugimenduan biltzen da, engranaje horretako pieza gisa; izan ere, hiritarren kezkak ulertu eta paperean jasotzen laguntzen duena da, helburuak eta estrategiak definitzeko irizpideak gaineratzen diru baita marrazketa grafikoaren bidez ideiak definitzeko eta komunikatzeko tresnak ere…

 

Besteak beste, honako hauen inguruko eztabaida sustatzen dugu: espazioen erabilera, hiriguneen kudeaketa, hiri-ereduak, parte-hartzea eta ondasuna berreskuratzea.

http://www.lacol.org