Kontzertuak:

Data: Azaroaren 21a, larunbata

Ordua: 20:30-24:00

Lekua: Hika Ateneoa. Ibeni Kaia, 1. Bilbo

Prezioa: Sarrera libre eta doakoa izango da edukiera bete arte.

MEM BAT extravaganza

KONTZERTUAK


 

MEM BAT Extravaganza

URBANBATen programazioa eta MEMen programazioa data berean izaten dira urtero. Zergatik galdu behar ditugu urtero hainbeste gustatzen zaigun jaialdi bateko emanaldiak lankidetzan arituta parteka baditzakegu? Beharbada nabarmenkeria izango da, baina guk atsegin handiz partekatuko dugu gure finala Nazioarteko Arte Esperimentalaren Jaialdiko lagunekin (MEM, Musica ex Machina).

AAA

Aintzane Aranguenak, Lorea Oar-Arteta Muñoak eta María Seco Lópezek osatutako musika-taldea da “AAA”.

Hiru taldekideak artisten mundutik datoz eta Puerta gunearen “Oreja Toca” soinu-sormeneko tailerrean musika egiteko modu desberdinak ikertzen aritu dira, esaterako, inprobisazio librea, musika elektroakustikoa, noise-a, musika esperimentala edo G. Douglas Barret-en, Taylan Susam-en eta John Cage-n partiturak; hain zuzen ere John Cage-n “Four6? pieza ezaguna joko dute.

Villapellejos

Honako hauek dira Villapellejos taldea osatzen dutenak: Cobos Pellejo, Sophie Pell, Char-Lee Mito, Tórax eta Mr. Smoky. Kultuzko banda bat undergroundarentzat, Frantziako EMI boteretsuari milioi askoko kontratua ukatu baitzion. Oraindik ez da jakin zein izan zen ezezko horren arrazoia baina garai hartako maketa bat utzi digute, Arde Tolouse!, musikaren historiaren parte dena jadanik.

https://villapellejos.bandcamp.com

Feine Trinkers bei Pinkels Daheim (Jürgen Eberhard)

Jürgen Eberhard 1966. urtean jaio zen Alemaniako Lörrach herrian; gaur egun Alemaniako iparraldeko Bremen-en bizi da eta arkitekto jarduten du. 1989. urtean musika esperimentala lantzeari ekin zion; “Feine Trinkers bei Pinkels daheim” proiektuaren sortzaileetako bat da baina 2004. urteaz geroztik bakarlari moduan dabil proiektuarekin. Harrezkero CD, kasete eta LP ugari kaleratu ditu baina azalen diseinuari garrantzi handia eman izan dio beti; nazioarteko argitaletxe askorekin lan egin du: Audiofile Tapes (USA), Vinyl Communication (USA), Drone Records (Germany), White Rabbit Records (Germany), eta Silken Tofue (Belgium). Kontzertuak ere herrialde askotan eman ditu: Alemanian, Ingalaterran, Eskozian, Herbehereetan, Belgikan, Errusian, Lituanian, Austrian eta Suitzan.

Soinuak eta soinu-paisaiak sortzea du xede, baina horretarako ez ditu musika-tresnak erabiltzen, baizik eta askotariko objektuak, hala nola, jostailuak, sukaldeko tresnak, kimikako gailuak eta intsektuak. Berak fabrikatzen dituen objektuak elektronikoki prozesatzen ditu eta ezohiko moduan erabiltzen ditu, jatorrizko soinua erabat aldatzen den arte. Zuzenean sortzen duen soinu akustiko psiko-heavy hori tratatu egiten du, soinu-efektuak eta efektu bisualak lortzeko.

www.pinkelsdaheim.com