Tailerra:

Data: Azaroaren 19a, osteguna

Ordua: 16:30-19:30

Lekua: Bizkaia Aretoa. Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbao

Jarduera honen Ondorioak

ALTEROTO…ZER!?

TAILERRA


 

Slide-alteroto-zer-que

.

#Alterotopiak hitzari buruzko ontologia baten inguruko Gynkana kolektiboa

 

‘Alterotopia’ hitza lehen aldiz entzuten denean buruak kirrinka egiten du. Ziurrenik, ‘ontología’ hitzarekin antzeko zerbait gertatuko da. Eta bi hitzak esaldi berean badaude berriz, buru-blokeo larria pairatzea eragin dezaketen ia faktore denak gerta daitezke.

 

Baina ez ditugu zenbait kontzeptu eta metodologia alde batera utzi nahi konplexuak edo ezezagunak direlako soilik. Izan ere, korapilatsua dirudiena ulerterraz bihurtzea da kontua, elkarrekin ikasten jarraitzea. Xede horrekin planteatu dugu gynkana kolektibo moduko tailer hau urbanBAT 2015 proiektuaren programazioan. Alterotopien xehetasunak ulertzeko saio bat, haiek azaltzen dituen kontzeptu-diagrama baten (ontologia) erabilera ludikoaren bitartez hain zuzen.

 

Topaketa honen azken helburua zera da, alterotopiak gure eguneroko bizitzan daudela jabetzea, nola eraikitzen ditugun eta eraikin horietan nola bizi garen eta hortaz jabetuta haien gain nola eragin dezakegun hausnartzea.

 

ColaBoraBora

 

ColaBoraBora prokomunaren, kultura askearen eta ekonomia sozialaren artxipelagoko irla bat da eta nagusitzen den errealitatearen eta proiektatutako desioaren artean kokatuta dago. Pertsonengan oinarritutako berrikuntzako eta lankidetzako ingurune eta prozesuak diseinatzen eta ahalbidetzen ditugu.

 

Gure lana teknologia bigunen erabileran oinarritzen dugu, harreman-modu irekiagoak, horizontalagoak eta afektiboagoak ahalbidetzeko; baita aukera berriak ikertzeko, bermatzeko eta oinarritzeko ere.

www.colaborabora.org